Euskal Herria herri bakarra da. Pirinioen bi aldetara eta sei herrialdez osatua, baina herri bat, nazio bat. Eta nazioarteko legediak onartzen duen bezala, herri orori eskubide zibil eta politikoak dagozkio. Izan ere, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak zera baitio:
Era berean, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak zera aitortzen du:
Hortaz, Euskal Herriari ere eskubide zibil eta politikoak dagozkio: hizkuntza bat, instituzio propioak, historia propioa, legedia propioa, lehendakari nazionala aukeratzeko eskubidea...
Espainiar zein frantses Estatuek, baina, eskubide horiek urratzen dituzte egunero eta euren hizkuntza, hezkuntza, legeak, bandera... inposatzen dizkiote Euskal Herriari.
Inposaketa eta ezarpen antidemokratiko horren aurrean, Bai Euskal Herriari herri ekimenak Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsa egitea du helburu. Eskubide horiek defendatu eta egunerokotasunean modu praktiko batez gauzatu eta egikaritu, bi estatuekiko desobedientzia zibilaren aldeko jokabidea bultzatuz.
Hala, inoiz Euskal Herrian egin den sinadura bilketarik erraldoiena jarri dugu abian, Udalbiltzari Euskal Herritartasun Nazio Agiria sortu eta ofizialdu dezan eskatzeko.
Ekimen hau guztiz demokratikoa eta baketsua da, norberaren sinaduran zein atxikimendu librean oinarritzen baita, inori ezer inposatu edo debekatu gabe. Baina, halaber, erabat eraginkorra da, Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsarako nahiz espainiar eta frantses Estatuei desobeditzeko ariketa praktikoa baita.
Horregatik, Bai Euskal Herriari ekimena osatzen dugun gizon emakumeok Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoak gauzatzearen aldeko gonbitea luzatzen dizugu, demokraziaren aldeko apustuak bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizuna irabaztea ahalbidetuko duelakoan.
![]() |